Bularreko minbiziaren aurkako Katxalin martxa solidarioa egingo dute urriaren 29an
(Argazkia: Gipuzkoako Aldundia) Katxalin martxa solidarioa urriaren 29an egingo dute aurten, eta bildutako irabaziak BioDonostia zentroan bularreko minbizia ikertzeko erabiliko dira. Katxalin elkarteak antolatu du, eta 11:00etan hasiko da.
Alderdi Ederren hasten da ibilbidea, udaletxe aurrean, eta Bulebarretik jarraituz, Kursaaleko zubia eta Zurriola hiribidea zeharkatzen ditu, Saguesen dagoen Bakearen Usora iritsi arte. Jarraian, Salamanca pasealekuraino itzultzen da, eta Abuztuaren 31 kalea, Kale Nagusia eta Ijentea kalea igaro ostean, Alderdi Ederrera itzuliko dira.
Ondoren, dantza saio bat egongo da animatzen diren guztientzat.
Izen ematea esteka honen bidez egin daiteke, 8 euroren truke.


