Donostiar bat zendu da Valladolideko entzierro batean adarkada bat jasota
Gizonezko donostiar batek adarkada bat jaso zuen lepoan Olmedoko (Valladolid, Espainia) jaietako entzierroan, eta hil egin da. Asteazkenean jaso zuen adarkada, eta helikopteroz eraman zuten Valladolideko Unibertsitate Ospitale Klinikora. Bertan zendu da.
Ezbeharra gertatu zenean, larrialdi zerbitzuek artatu zuten lehenik, eta egonkortzea lortu zuten ospitalera eraman ahal izateko. Hala ere, zauria hain larria izanik, azkenean hil egin da.