Derbi giroa nagusi Parte Zaharreko kaleetan
Derbi eguna da gaurkoa, realzaleentzat zein athleticzaleentzat denboraldiko egun politenetako bat, partida beragatik eta kalean zein estadioan sortu ohi den giroarengatik. Hain zuzen ere, gaurkoan Gipuzkoako udalerri askotako zein Bizkaiko zaleak etorri dira Donostiara, eta goizetik hiriko kaleak girotzen ari dira.
Arratsaldean, Parte Zaharra jendez lepo egon da, realzaleak eta athleticzaleak nahastuta, ohiko giro osasuntsu eta politean. 21:00etan, derbia hasiko da Anoetan, baina ordura arte, zaleek denbora aprobetxatuko dute poteoan eta giroan murgilduta ibiltzeko; eta ziur batek baino gehiagok derbi eguna goizeko ordu txikitara arte luzatuko duela. Arratsaldeak irudi ederrak eman ditu Parte Zaharrean, eta hemen ikus dezakezue giroaren irudi bilduma: