Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Bi istripuk auto ilarak sortu dituzte saihesbidean

Marrutxipi Donostiako saihesbidea, Polloeko tunel parean. (Argazkia: Elkarrekin Donostia)

Gaur goizean (urriak 3) bi istripu izan dira Donostiako saihesbidean (GI-20), errepidearen zazpigarren kilometroan: bata Polloeko tunelaren inguruan eta bestea Loiolako Erriberako irteeran. Bi istripuak Bilboko noranzkoan gertatu dira, eta horiek trafiko geldoa eragin dute gune horretan. Istripu horiengatik ez dute inor ospitaleratu behar izan.

Gainera, gune horretan bertan, baina Baionako noranzkoan, auto batek matxura izan duela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

HITZAkide HITZAkide