Jasangarritasunak eta jasanezinak
Bartzelonan, Sevillan, Madrilen eta Donostian zenbat «kafe on, tabernari bikainek zerbitzaturik?». Zenbat taberna itxi dituzte, kate eta frankizien erruz? Eta, zenbatek iraungo dute? Gaurko janaria, biharko gosea.
Eta, bide batez, atsegingarria den publizitatearen amaiera noiz etorriko da? Mr Zoragarri ez al du inork lurperatuko? Jasangarritasunaren diskurtsoak jasangaitzak zaizkit. Eco-friendly izan nahi, eta monopolio bat eraikitzen? Giza aurpegidun kapitalismoaz hitz egiten duen ezkerrari noiz deituko diogu eskuina? Dena da cool, dena da guai, baina dena da kapitalaren metaketa eta kontzentrazioa, eta dena homogenizazioa. Gogorapen lagunkoia: klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da.
Eta Hedoi Etxarteren Sinplistak sampleatuz: «Guk ez dugu pastel zati bat nahi / pasteldegi osoa nahi dugu!».

