Greba feministari begira batzar irekia eta mistoa egingo dute gaur
2021eko martxoaren 8ko manifestazio feminista. (Argazkia: Jon Xabier Zabala) Donostiako Asanblada Feministak bilera irekia eta mistoa antolatu du gaur (hilak 9) Egian, azaroaren 30erako deituta dagoen greba feminista orokorrari begira. Bilera 19:00etatik 20:30era izango da Egiako Plaza Haundin.
Asanblada feminista buru-belarri dabil greba eguna prestatzen. Pasa den astean Teila Fabrikan egin zuten bilera, eta ondoren hitzaldia eskaini zuten Casa Comunidad de Cordoba gizarte erakundeko (Cordoba, Argentina) Vanesa Fontanellaz eta Carolina Medina aktibista feministek.
Gaurko bilerarako gizonezkoei ere bertaratzeko deia luzatu diete, grebara begira “ardurak hartzen” hasi behar direla iritzita.

