Dbusek urteroko haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du
Gabonak oraindik urruti geratzen diren arren, Dbusek haurrentzako Gabonetako marrazki lehiaketa jarri du martxan beste urte batez, 13 urte baino gutxiagoko haurrentzat.
Lehiaketa honek umeen sormena sustatzea du helburu, garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helaraztearekin batera. Bi kategoria egongo dira: 8 urte artekoa, eta 9 eta 12 urte artekoa. Lehenengo sarituak tableta bat irabaziko du, bigarrenak argazki kamera, eta hirugarrenak liburu sorta. Laugarrenetik hamargarrenerako sailkatuek diploma bana eskuratuko dute.
Parte hartu nahi dutenek Gabonak eta autobusak lotzen dituen marrazki bat sortu beharko dute, eta San Martin merkataritza guneko Fnac dendan edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasian, 7) entregatu, marrazkiaren atzealdean honako datuak jarrita:
- Izen-abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Parte hartzeko azken eguna azaroaren 10a izango da, eta sari banaketa ekitaldia abuztuaren 15ean izango da, 18:00etan, Aquariumeko Auditoriumean.