Indarkeria matxistaren aurkako bideo lehiaketa antolatu du udalak
Azaroaren 10era arte egongo da lanak aurkezteko aukera. (Argazkia: Beldur Barik) Udaleko Gazteria eta Berdintasun sailek Beldur Barik lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua da emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen
ikus-entzunezkoak bultzatzea. Oinarriak hemen irakur daitezke.
Hiru kategoria daude, adinaren arabera: 12 eta 13 urtekoak, 14 eta 18 urte bitartekoak, eta 19 eta 20 urtekoak. Lehen bi kategorietako saridunek kirol ekitaldi edo ekitaldi kultural batera joateko sarrerak irabaziko dituzte. Hirugarren kategorikoek, aldiz, 300 euro jasoko dituzte.
Lanak webgune honetan aurkeztu behar dira. Azaroaren 10era arte egongo da horretarako aukera; saridunak azaroaren 24an argitaratuko dira.

