Jarraipen zabala izan du Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako grebak
Ikastetxeetako grebalarien manifestazioa, Donostian Hiru greba egun egin dituzte aste honetan (urriak 17, 18 eta 19) Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek, eta sindikatuek nabarmendu dute “jarraipen zabala” izan duela grebak. ELAk, LABek, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk egin dute bat grebarekin.
Sindikatuek azaldu dutenez, langileen “%70 inguruk bat egin du”, eta “manifestazioetan 4.000 eta 5.000 langile izan dira egunero”. “Apirilaren 25ean greba egin zen. Aste honetan beste hiru izan dira, urriaren 17, 18 eta 19an. Gainera, abenduaren 11tik 15era beste bost greba egun erregistratu dira”, gehitu dute. Horrez gain, azaldu dute ostegunean Donostian egindako manifestazioan gutun bat entregatu zutela Kristau Eskolaren egoitzan, “Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei negoziazio eraginkorra ahalbidetuko duten edukiak mahai gainean jartzeko eskatzeko”.

