AGNH-ren nazioarteko egunean, kontzientziazioa aldarrikatu dute
Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren nazioarteko eguna da gaur (AGNH) eta udalak ere eguna gogoratu nahi izan du Adegi elkartearekin batera, egoeraren inguruan kontzientziazioa sustatu asmoz. Gogoratu dute haur eta gazteen %5 direla nahasmendu hau dutenak, eta “mito eta zailtasun” asko daudela, “ezjakintasunagatik”.
AGNH duen haur bat duten familiek haurtzaro eta nerabezaro “zaila” bizi dutela gogoratu dute, “hazten ari den bizitza batean markatzen duten uneak dituena, eta konturatzen garenerako bere erabakiak hartu behar ditu”. Honako hauek dira funtsezko uneak: Diagnostikoa, ezagutza eta kontzientzia.
AGNHa haurren zein helduen esparru guztiei eragiten dien disfuntzio neurologiko bat dela ulertzea garrantzitsua dela gogoratu dute, funtzio betearazleen zenbait defizitetan agerian geratzen dena: aktibazioa, arreta, ahalegina, emozioa eta memoria, besteak beste.
Haur eta nerabeengan diagnostikatzen den arren, gogoratu dute ez dela “haurren gaia”, nahasmendu kronikoa baizik.Horregatik da ezinbestekoa txikitatik ondo lantzea.
Hiru aldarrikapen egin ditu Adegi elkarteak. Batetik, osasun arloko jarraipena eta esku-hartzea helduaroan, AGNH duen pertsona batek diziplina anitzeko esku-hartzerik gabe izan ditzakeen arriskuez eta zailtasunez jabetuta. Bestetik, prestakuntza eta egokitzapen metodologikoak lanbide-heziketako zentroetan zein
unibertsitateetan. Eta azkenik, AGNH “bizitza osorako dela barneratzea eta normalkuntza soziala” eskatu dituzte.