

Jose Maria Sert margolariak hainbat obra egin zituen San Telmo Museoko komentu dominiko zaharreko eliza apaintzeko. Obra horien zirriborroak enkantean jarri dituzte Bartzelonan, eta Ancorak horiek eskuratzeko eskatu dio Donostiako Udalari.

Txirain Kultur Elkarteak 25 urte bete ditu urrian, eta askotariko ekitaldiak antolatu ditu urteurrena ospatzeko. Kulturaz gain, auzotarren arteko harremana sendotzea ere bilatu du hastapenetatik, eta Antiguako bizilagunen topaleku bilakatu da.

Aieteko Axular Lizeoko Axular News Taldeak mugikortasunaren gaiari heldu dio, eta, bereziki, euren auzoan zein ikastetxean gehien erabiltzen den garraio mota zein den aztertu du. Horrela, bizikleta eta garraio publikoa erabiltzearen beharra nabarmendu dute, eta bide horretatik jarraituko dute.