Giza eskubideak lantzeko ibilaldiak antolatu ditu udalak ikastetxeentzat
'Dual' eskulturan frankismoaren biktimei egindako omenaldi bat. (Argazkia: Aitor Odriozola Zubillaga)Aitor Odriozola Zubillaga Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zela 75 urte beteko dira abenduan. Hori dela eta, udalak ibilaldiak antolatu ditu hiriko leku eta eskultura esanguratsuetara, gaiaren inguruko kontzientzia hartzeko.
Bretxako plaza, Abuztuaren 31 kalea, Santa Maria basilika, Dual eskultura, Oroimena-Memoria monolitoa, Jachkar monolitoa eta Clara Campoamor eskultura bisitatzeko aukera eskaintzen du ibilaldiak.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat antolatu ditu udalak ibilaldiok. Abenduaren 1etik aurrera egin ahal izango da, eta izen ematea mezu bidez edo 943-45 60 00 telefonoz egin daiteke.

