Kopako lehenengo urratsa egingo du Realak
Aldaketak espero dira Realaren hamaikakoan Buñolen aurka jokatzeko. (Argazkia: Reala) Realak gaur arratsaldean (18:30) hasiko du denboraldi honetako kopako ibilbidea, Buñolen aurkako kanporaketan. Espainiako seigarren kategoriako taldea da Buñol valentziarra, eta Requenako estadioan jokatuko da partida, Buñolen zelai propioak ez baitauka halako partida bat hartzeko nahikoa baliabide; Requenakoak 4.000 lagunentzako edukiera du, eta beteta egongo da.
Txuri-urdinek erraz irabazi beharko lukete neurketa, baina ez dute ezustekorik nahi, eta hamaikakoan aldaketa ugari aurreikusten badira ere, maila altuko taldea zelairatuko du Imanol Alguacilek, minutu asko izaten ez dituzten jokalariekin.
Horrela, honako hamaikakoa aurreikusi daiteke: Marrero atean; Odriozola, Aritz, Le Normand edo Urko eta Pacheco atzean; Turrientes edo Urko, Olasagasti eta Zakharyan erdian eta Carlos Fernandez, Cho eta Sadiq aurrean. Bestalde, baliteke bigarren taldeko Gaizka Ayesa, Jon Mikel Aranburu, Pablo Marin, Dadie eta Magunazelaia jokalariek ere minutuak izatea.

