Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

55 esku hartze egin dituzte bart denboralearengatik

suhiltzaileak-haizea-zuhaitzak Suhiltzaileak bart izandako haizeteek botatako zuhaitz batean esku hartzea egiten, Donostian. (Argazkia: Donostiako Suhiltzaileak)

Haizete handiak izan dira bart Donostian, eta udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak eta suhiltzaileek hainbat esku hartze egin behar izan dituzte hirian horregatik. Esku hartze asko zuhaitzetan izan dira, haizeak 30 baino gehiago bota baititu hirian, baita adar ugari bota ere, udalak jakinarazi duenez.

Zehazki, 55 esku hartze egin behar izan dituzte 21:30etik 07:30era: haizeak mugitutako edukiontziak bere lekuan jarri, eroritako zuhaitzak kendu, aldamioetan eta fatxadetan ur baltsak kendu, eta abar. Bestalde, goizeko lehenengo orduan oraindik hainbat esku hartze irekita zituzten, gehienak zuhaitzak zirela eta.

HITZAkide HITZAkide