Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Landutako garaipena eskuratu du Bera Berak

bera-bera Gran Canariaren eta Bera Beraren arteko partidako une bat. (Argazkia: Bera Bera)

Gran Canariaren etxean aritu zen asteazkenean Bera Bera, eta gogor lan egin behar izan zuen garaipena Donostiara ekartzeko.

14-10 galtzen iritsi ziren atsedenaldira, eta donostiarrak 54. minutura arte ezin izan ziren aurreratu, baina Karstenen gol bati esker lortu zuten markagailuari buelta ematea. Hori erabakigarria izan zen, eta 21-25 irabazi zuten azkenean.

Horrela ligako lidergoan jarraitzen dute donostiarrek, eta Oviedoren aurka jokatuko dute larunbatean etxean.

HITZAkide HITZAkide