Aihen Muñozek 2027ra arte jarraituko du txuri-urdina izaten
Aihen Muñoz ezker hegaleko atzelariak bere kontratua berritu du Realarekin, eta 2026-2027ko denboraldia amaitu arte izango da jokalari txuri-urdina. Zubietan hezitako jokalaria da Etxaurikoa (Nafarroa), eta gogor lan egin behar izan du lehenengo taldean bere lekua egiteko, baina jokalari garrantzitsua da egun.