
Ogibidea eta izatea bereizi ezin bizi da Carolina Clemente (Bartzelona, 1985). Sexu langilea da, eta duela hiru urte Donostiara etorri zen lanera eta bizitzera. Euskal Herria «asko gustatzen» zitzaiola eta etorri zen: «Euskaldunok duzuen indarra gustatzen zait, antolatzeko eta protestarako. Nire estigma borrokatzeko inspirazio iturri izan da». Izan ere, sexu langilea izateaz gain, Putxs en Lucha kolektiboko ekintzailea da, eta sexu langileen eskubideen inguruan ari da borrokan. Greba feminista orokorraren antolaketan ere dabil, buru-belarri.

Hamalau elkarrizketek, lau erakusketek, haurrentzako jarduerek, eta antzerki zein dantza emanaldiek osatuko dute azaroaren 13tik 26ra ospatuko den kutur jaialdiaren egitaraua. 'Maitasunaren geografiak' giza harremanak izango ditu hizketagai.

Kemen kirol klubak ia 30 urte daramatza kirolaren bitartez desgaitasuna dutenen pertsonen alde lanean. Urte osoan zehar jarduerak antolatu arren, jakin badakite Behobia-Donostia lasterketarekin dutela ikusgarritasun handiena.
