Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Parte Zaharreko lau lagun ospitaleratu dituzte, kea arnasteagatik

sua Suhiltzaileak, astelehen goizean, Parte Zaharreko Kale Nagusiaren inguruan lanean. (Argazkia: Donostiako Udala)

Goizaldean susto handia bizi izan dute Parte Zaharreko etxebizitza batean. Suhiltzaileek Abuztuak 31ko bloke bateko lau pertsona atera behar izan dituzte goizeko 5:45 aldera, kea arnasteagatik. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, “ez da surik piztu, baina sukaldeko kanpaiko erauzgailutik kea ateratzen zebilen etengabe”.

Gertakariaren berri ematerakoan, larrialdietako taldeak bertaratu dira, eta familiako kideak atera ostean, ospitalera eraman dituzte. Azkenean, baina,  familiako kide batek bakarrik behar izan du osasun laguntza. Bien bitartean, etxeko kea kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek eta familia 8:00ak baino lehenago bueltatu da etxera.
HITZAkide HITZAkide