Kontadoresen mikroantzerki maratoia egingo dute zazpigarrenez
Kontadores Gazte zentroko mikroantzerki maratoia bueltan izango da abenduaren 2an. Zazpigarren urtez, formatu txikiko antzerkigintza bultzatzea bilatzen dute antolatzaileek, eta ildo beretik, bertoko gazteek egindako lana hauspotzea. Aurten, La mujer sola, Granada hazien auzia, eta Fizkiohesia lanak aurkeztuko dira eta besteak beste, bakardadea, epaiak eta talde kohesioa ekarriko dira hizpidera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, maratoi honek “aktore eta ikus entzuleen arteko interakzioa ahalbidetzen du”. Era berean, publikoarekin ikuskizun handietan “topatzea zaila den” harreman estua lortzen da ikuskizunen “gertutasunen bitartez”.
Sarrerak doan diren arren, edukiera mugatuko ikuskizunak izango direla jakinarazi du udalak.