San Tomas eguneko postuen zozketako emaitzak eskuragarri daude
San Tomas eguneko postuen zozketa egin dute ostegun eguerdian udaletxean, eta dagoeneko erabakita dago norentzat izango den postu bakoitza. Guztira, hamabost postu jarriko dituzte Parte Zaharreko Plaza Berrian, hamahiru Gipuzkoa plazan, zortzi Sarriegi plazan eta lau Bulebarrean. Hemen kontsultatu daitezke zozketaren emaitza guztiak.
Saretuz, Heziby Aisialdi Elkartea, Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsa eta Donostiako Hoops Saskibaloi Kluba zozketatik kanpo geratu dira, zozketan bertan ez egoteagatik, oinarrietan azaltzen den moduan. Bestalde, 36 ikastetxek eskatu dute postua, eta hamabiri egokitu zaie. Elkarteei dagokienez, 55 izan dira eskaera egin dutenak, lau zozketatik kanpo gelditu dira eta 28k eskuratu dute postua.