Yago Agirrek Saris Rouvy Sauerland Team talde alemanean jarraituko du
Yago Agirre 19 urteko txirrindulari donostiarrak Saris Rouvy Sauerland Team talde alemanarekin duen kontratua berritu du, eta han jarraituko du 2024an, Ciclo 21 atariak argitaratu duen informazioaren arabera. Otsailean sinatu zuen Agirrek talde horrekin, eta urtarriletik aurrera Rembe Pro Cycling Team Sauerland izenarekin lehiatuko da taldea.
Loiolako Erriberako txirrindulariak Kroazian egin zuen debuta martxoan, Umag Sari Nagusian. 81. postuan bukatu zuen, irabazlearengandik 30 segundora. Beste proba batzuetan ere lehiatu da denboraldi honetan, besteak beste, Münsterland Giro txapelketan.