Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Hiriko ikastetxe batek ohartarazi du eduki ezegokiak dituen txat bat zabaltzen ari dela

Teknologia_berriak___mende Hainbat nerabe, euren mugikorrak eskutan. Lide Ferreira

Aldapeta ikastetxeak salatu du eduki ezegokiak dituen Whatsapp talde bat zabaltzen ari dela ikasleen artean. Zehazki, eduki pornografikoak eta gorroto mezuak partekatzen dituen txat bat dagoela aipatu du, eta bertako ikastetxeko berrehun ikasle baino gehiago daudela talde horretan.

Ikastetxeko arduradunek EITBri esan diotenaren arabera, “Whatsapp talde batean parte hartzeko gonbidapena” jasotzen ari dira ikasleak, eta talde horren edukia “oso desatsegina eta desegokia da adin horretako gazteentzat”. Hori dela eta, ikastetxeak mezu bat idatzi die DBHko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleen gurasoei.

Ez dago argi nork eta zergatik sortu duen talde hori, baina ikastetxeak familiei bidalitako oharrean aipatzen denez, “beharbada, ez dute ikastetxeko ikasleek sortu, beste helburu batzuk dituzten helduek baizik”.

Itunpeko ikastetxeak gurasoei, “hala badagokio, seme-alabekin telefonoa azter dezaten” galdegin die, eta mugikorreko mezuak ezabatu gabe gertatutakoa salatzera joan daitezela.

HITZAkide HITZAkide