Eraikinetan eguzki plakak jartzeko egokitasuna aztertu du udalak
Aste honetan inauguratu dituzte Kursaaleko eguzki plakak. (Argazkia: Kursaal) Udalak udalerriko eguzki plaka potentzialen mapa argitaratu du bere webgunean. Bertan, eraikin bakoitzean eguzki plakak jartzearen egokitasuna aztertu du: kolore berdean dauden eraikinak egokiak dira, laranja kolorekoek babes urbanistikoren bat dute eta gorrietan ez da plakak jartzea gomendatzen. Eraikinen gehiengoa berdez dago, alde handiarekin.
Horrez gain, eraikin bakoitzean klik eginda instalazioaren konfigurazioan sartzeko aukera ematen du, eta hori dagokion datuekin betetzerakoan hainbat datu azaleratzen ditu aplikazioak: jarri beharreko plaka kopurua eta plakak jarriz gero isuriko ez litzatekeen CO² kopurua, besteak beste.

