2023-2027 eperako Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatu dute

Larunbat goizean egin zituzten Ekialdeko Barrutiko Batzarra berritzeko hauteskundeak, eta emaitzak jakinarazi ditu Donostiako Udalak. Batzar berria 2027ra arte egongo da funtzionamenduan.
Auzo elkarteei dagokienez, honakoek lortu dute ordezkaritza: Herripe Herrerako auzo elkartea (Jose Angel Apaolaza Udakiola, hiru boto), Oletako auzo elkartea (Jose Eugenio Rojo Pol, hiru boto), IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea (Harritokieta Larrañaga Alzaga, bi boto), Elkartasuna elkartea (Mari Mar Martinez Corugeira, boto bat) eta Buenavistako auzo elkartea (Diego Moran Ortiz, boto bat).
Bestalde, Arlo-entitateei dagokienez, hauek lortu dute ordezkaritza: Bizarrain Euskara Elkartea (Izko Lekuona Sagarzazu, bost boto), Plazandreok (Maria Mercedes Fernandez Boga, bost boto), Altzania Kultur Elkartea (Manex Ralla Arregi, lau boto), Herrerako Sporting (Miguel Angel Diez Bustos, lau boto) eta Altzathletic (Enrique Sanchez Blazquez, hiru boto).