Illunbetik Erdialdera joateko doako autobusa jarriko dute Gabonetan
Illunbeko doako autobusa. (Argazkia: Donostiako Udala) Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 2tik urtarrilaren 6ra doako autobusa jarriko du Illunbetik Erdialdera joateko. Lehen asteetan, zerbitzua asteburuan bakarrik eskainiko da —abenduko zubian zehar izan ezik, egun horietan egunero egongo baita martxan—.
Abenduaren 16tik aurrera hasiko dira zerbitzua egunero eskaintzen, baina hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo. Autobusak 11:00etatik 22:20ra arteko tartean irtengo dira Illunbetik, hogei minutuan behin; eta 11:10etik 22:30era Erdialdeko Mendeurrenaren plazatik.
Turismo Sailak 2020ko udan jarri zuen martxan doako autobus zerbituza, eta harrera ona izan du azken urteotan. Udan eta Gabonetan jarri izan dute orain arte zerbitzua, erabat doan.

