Literaktumek jaialdiaren balorazio positiboa egin du
Joseba Larratxe ' Josevisky', Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga, jaialdiak antolatutako solasaldi batean. (Argazkia: Literaktum) Hilaren 13tik 26ra egin da aurten Literaktum jaialdia, eta haren balorazioa egin du antolakuntzak, hura bukatu berritan. Orotara, 54 jarduera antolatu dituzte, eta horietan 6.100 lagunek hartu dute parte. Antonio Muñoz Molinarekin Antzoki Zaharrean izandako solasaldia izan da jendetsuena.
Maitasuna izan du hizpide aurtengo jaialdiak. Antolatzaileek Literaktum Txikiaren arrakasta ere nabarmendu nahi izan dute; esaterako, ilustrazio lehiaketara 301 lan aurkeztu dira. Aurten, jaialdiak webgunea ere estreinatu du, eta horrek “oso harrera ona” izan duela adierazi dute, “edukiak eta parte hartzaileak modu intuitiboagoan kontsulta baitaitezke”.

