Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Jose Maria Elosegi hil da, 'Haizearen orrazia' eskulturaren ingeniaria

haizearen-orrazia Eskulturak jartzeko zubi bat eraiki zuten. (Argazkia: Jesus Uriarte)

Jose Maria Elosegi Amundarain ingeniari donostiarra hil da bart, 96 urterekin. Elosegik Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuen bere ibilbide profesionala; azken urteak obra hidraulikoetako zuzendari nagusi gisa eman zituen, harik eta 199ean erretiroa hartu zuen arte.

Dena den, lan publiko horrez gain, garaiko artista esanguratsuekin egin zituen elkarlanengatik zen ezaguna Elosegi. Besteak beste, Eduardo Txillidaren ingeniari lanetan aritu zen Haizearen orrazia eskulturan, baita Nestor Basterretxeak Arriarango urtegian (Beasain, Gipuzkoa) egindako esku hartzean ere.

HITZAkide HITZAkide