Gizon bat atxilotu dute bi emakumeri sexu erasoa egitea egotzita
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur Donostian, hiriko hotel batean bi emakumeri sexu erasoa egitea egotzita. Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak astearte goizaldean izan dira, Donostiako hotel baten barruan eta gizonak bi emakumeri eraso die.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitzan dago oraindik, eta ikerketa zabalik dago gertatutakoa argitzeko. Izapideak bete ondoren, atxilotua epailearen esku utziko dute.