Bizilagunek pisu turistikoak debekatzea baimendu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat jo du komunitateek pisu turistikoak debekatu ahal izatea. Horretarako, ordea, komunitateko estatutuek argi adierazi beharko dute bertan jarduera ekonomiko oro debekatuta dagoela.
Hain justu, auzitegiak dio pisu turistikoak edukitzea jarduera ekonomikoa dela, eta horregatik adierazi du hori bateraezina dela komunitateko estatutuek agintzen dutenarekin. Hortaz, sententzia honek jurisprudentzia ezarriko du, eta debeku hori espresuki euren estatutuetan duten komunitateek euren zenbakian pisu turistikoak ezartzea galarazi ahalko dute. Estatutuak aldatzeko, etxejabeen %60aren babesa behar da.
Sententziak, zehazki, Donostiako kasu bati ere egiten dio erreferentzia. Bizilagun talde batek komunitatea salatu zuen, etxebizitza blokeko arau bat baliogabetzea eskatuz —jarduera ekonomikoak debekatzen zirela aipatzen da bertan, eta hori aldatzea komunitateak aho batez hartu beharreko erabakia dela—. Beraz, epaiak salatzaileen kontra egin du, eta komunitatea babestu.