Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Minbiziaren ikuspegi feminista eta eraldatzailea aldarrikatuko dituzte larunbatean

minbizi Iñurri elkarteak ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik lantzen du minbizia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)Joseba Parron San Sebastian

Iñurri elkarteak (min)bizi kongresua antolatu du larunbat honetarako, hilak 16, minbiziaren ikuspegi feminista eta eraldatzailea aldarrikatzeko helburuarekin. Kongresua Tabakaleran izango da, eta parte hartzeko elkartearen Facebook eta Instagram orrietan dauden galdetegiak bete behar dira, edo 943-21 88 99 telefono zenbakira deitu.

Kongresua, batez ere, minbizia duten pertsonentzat, haien senitartekoentzat, minbizia duten pertsonekin lan egiten duten profesionalentzat eta erabakiguneetan dauden ordezkari instituzionalentzat antolatu dute, baina ateak “interesa duen pertsona guztientzat” daude zabalik.

Kongresuak hiru zati izango ditu: lehenengoan minbizia gertutik bizi duten pertsonen testigantzak jasoko dira; bigarrengoan, hiru mahai-inguru izango dira; eta hirugarrengoan bertaratutakoekin hausnarketak partekatuko dira.

(min)bizi kongresuaren egitaraua.

HITZAkide HITZAkide