Ikerketarako baliabide gehiago eskatu dituzte sektoreko langileek
Biogipuzkoa, Biobizkaia eta Bioarabako langileek elkarretaratzea egin dute Biogipuzkoaren egoitzan, sektoreko lan baldintzak salatzeko eta hitzarmen duina eskatzeko. Adierazi dute Osasun Sailak gutxietsi egiten dituela baldintza horiek hobetzeko aukerak.
Erakunde horien xedea osasun zientzien ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea, garatzea, kudeatzea eta zabaltzea da. Hori dela eta, prestakuntza handiko jendea ari da bertan lanean, baina sektorean “prekarietate handia” dagoela salatu dute: “Masterdun lizentziatu batek urtean 19.300 euro gordin irabazten ditu”.
Gainera, lan hitzarmen baten beharra nabarmendu dute, baita langile askok aldi baterako kontratuekin jarduten dutela ere. Horregatik guztiagatik, langile askok atzerrira edo erakunde pribatuetara jotzea erabakitzen dutela diote, eta hori ekiditeko Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea eskatu dute: ” Euskal Herriko ikerketak goi mailan jarrai dezan, beharrezkoak baitira lan baldintza duinak”.