Bi gizon atxilotu dituzte Zubietan, 15.000 euroko balioa duten kobrezko bobinak lapurtzen harrapatu ostean
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 30 eta 34 urteko bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, Zubietako eraikin batean lapurreta egiteagatik. Atxilotuak indarrez sartu ziren lanak egiten ari diren gune batera eta 15.000 euroko balioa duen kobrezko materiala lapurtzen saiatu ziren.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande goizaldeko ordu bi eta erdiak pasata iritsi zitzaion abisua Ertzaintzari, Zubieta inguruan eraikitzen ari diren esparru bateko alarmak piztu ostean. Ertzaintzaren patruila gunera bertaratu bezain laister, bi pertsona ikusi zituzten obrako etxola baten ondoan. Ertzainak ikusi zituztela ohartzerakoan, mendian gora egin zuten ihes korrika gizonek, eta zuhaixken artean ezkutatu ziren, Ertzainek topatu eta atxilotuta eraman zituzten arte.
Ertzaintzak adierazi duenez, halaber, hesi batekin babestutako obraren perimetroaren barruan zuten euren furgoneta eta kobrezko bobinak eta erremintak zituen barnean. Atxilotuek aitortu zutenez, materiala ez zen bere jabetzakoa, eta erremintak utzi egin zizkietela adierazi zuten. 15.000 euroan baloratutako bobinak lapurtu zituztela onartu ostean, eta indarrez sartu zirela berretsi ostean, bi gizonezkoak atxilotuta eraman zituzten.


