Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Dbusek zerbitzu minimoak iragarri ditu biharko, sektore publikoko greba dela eta

Dbuseko autobusak Bulebarrean. Dbuseko autobusak Bulebarrean. Irati Salsamendi

Sektore publikoko langileek bigarren greba eguna izango dute bihar, hilak 19. ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek egin dute deialdia, lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzeko.Hala, 150.000 langile daude grebara deituta, eta horien artean daude garraio zerbitzuetako langileak. Horrenbestez Dbusek egun osoan gutxieneko autobus zerbitzuak eskainiko ditu eta lineen ordutegiak zein maiztasuna murriztu egingo da.

Donostiako autobus zerbitzutik adierazi dutenez, halaber,zerbitzuen hasierako eta amaierako orduetan ere eragina izango du. Lehen zerbitzuak 7:00etatik 7:30era bitartean hasiko dira, eta azkenak 22:00etatik 22:30era bitartean amaituko dira. Nolanahi ere, gutxieneko zerbitzuei buruzko informazio guztia webgunean eta geltokietan eskuratu daiteke.

Greba Euskotrenen ere

Euskotrenek ere gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu abenduaren 19an trenbide, metro, tranbia, errepide eta funikularreko lineetan, eta jarduera arruntaren %30 mantenduko dute. Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek 944-33 33 33 telefono zenbakira deitu dezakete, eta Euskotrenen webgunea erabili ere.

 

HITZAkide HITZAkide