Bizikletentzako aparkaleku itxia egingo dute Bentaberrin
Tokiko Gobernu Batzarrak Bentaberri Plazan bizikletentzako aparkalekua egiteko lokal bat egokitzeko proiektua onartu du asteartean, 93.000 euroko aurrekontuarekin. Lokal itxia izango da, “Pio XII eta Loiolan daudenen gisakoak”, Eneko Goiak azaldu duenez.
Egokitze lanek lokal horren barrualdeari eta fatxadetan dauden bi tarte handiren itxiturari eragingo diete. Lokalaren geometria kontuan hartuta, bi zatietan banatzea erabaki dute udal teknikariek: “Gune handiena bizikletak aparkatzeko erabiliko da, eta eranskin txikiena etorkizunean izan daitezkeen erabileretarako gordeko da”.
Aparkalekuak antolatzeari begira, orrazi bidezko banaketa proposatzen da: 28 postu altuera bikoitzeko alde batean, 22 postu altuera bakarrean eta kargo biketarako gune bat beste aldeansei posturekin. Era berean, erdiko elementuak honela banatzen dira: hamasei plaza bi aldeetako moduluetan eta sei plaza alde bakarreko moduluetan. Azken horiek bizikleta elektrikoetarako karga-entxufeak dituzte. Mantentze-zutabe bat ere badago, eusteko barrak, puzteko ponpa eta erremintak dituena.