Suhiltzaileentzat kamioi berri bat erosiko du udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak asteartean onartu du Donostiako PSIZerako Aginte Postu Aurreratuko funtzioak betetzeko kutxa itxia eta alboko irekiera duen kamioi baten hornidura kontratatzeko espedientea, 181.500 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta gehienez 12 hilabeteko entrega-epearekin.
Goiak azaldu duenez, ibilgailu horrek orain arte helburu horietarako erabili den autobus zahar bat ordezkatuko du, eta erosketa PSIZetik (Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua) egiten ari diren aldarrikapenen barruan kokatu du.