Manteoko parkean kutsatutako lurren ikerketa egiteko eskatu du herritar talde batek
Gipuzkoako Ingurumen fiskaltzan salaketa jarri dute Groseko hainbat bizilagunek, Lorena Arocena Alonso fiskalaren aurrean. Salaketaren egileek, “ustezko irregulartasun eta delituak” jasotzen dituen espedientea aurkeztu dute, berehala hasiko diren zulaketen inguruan.
Izan ere, Basque Culinary Centerreko egoitza berriaren lanak hastekoak direla eta, hainbat dira bizilagunen protestak. Tartean, lur eremuan dauden ustezko kutsadurak izan dituzte azken egunotan hizpide.
Herritar talde batek abiatu du salaketa hau, 500 bat lagunen babesarekin. Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteok ez dute zuzenean parte hartu, baina babestu egin dute eskaera, gaur goizeko agerraldian.