Abantaila minimoarekin berriz ere, kopan aurrera egin du Realak
Beñat Turrientes, Malagaren aurkako kopako partidako jokaldi batean.Reala Realeko mutilek kopako final-hamaseirenetan aurrera egitea lortu zuten igandean, 0-1 irabazita. Kopan jokatutako hiru partidak emaitza horrekin irabazi dituzte txuri-urdinek; txapelketan aurrera egiteko nahikoa. Malagaren etxean jokatu zuen igandeko partida Realak, eta Einar Galileak bere atean sartutako gol bati esker irabazi zuen partida, Merinoren erremate baten ondoren. Gaur arratsaldean egingo dute final-zortzirenetako zozketa, eta partidak hilaren 16tik 18ra jokatuko dira.
Realeko neskei dagokienez Teneriferen aurka jokatu zuten etxean igandean, eta 3-1 irabazten joan baziren ere, garaipenak ihes egin zien azkenean, eta hiruna berdindu zuten. Horrela, ligako zortzigarren postura jaitsi dira donostiarrak.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek porrot mingarria jaso zuen igandean Perfumerias Avenidaren etxean, 30 punturengatik baino gehiagorengatik galdu baitzuen. Bestalde, Gipuzkoa Basket garaipen batekin itzuli da Melillatik, 82-93 irabazita. Nabarmentzekoa da Alex Barcellok egindako partida, 30 puntu sartuta, zazpi asistentzia emanda eta 47 puntuko balorazioa jasota.
PARTIDAK
Futbola
Gizonezkoen kopa, final-hamaseirenak
- Malaga 0 — Reala 1
Emakumezkoen liga, 13. jardunaldia
- Reala 3 — Tenerife 3
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 16. jardunaldia
- Perfumerias Avenida 81 — Ibaeta Basket 50
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 16. jardunaldia
- Melilla 82 — Gipuzkoa Basket 93

