Egan aldizkariaren 75 urteurrena ospatzeko jardunaldiak egingo dituzte asteazkenean
Egan literatura aldizkariak 75 urteko beteko dituela eta, Euskal literatura aldizkariak eta periferiak mintegia antolatu dute urtarrilaren 10ean, asteazkena, Ibaetako EHUren Carlos Santamaria liburutegian.
XVIII. mendearen bigarren aldian jaiotako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAEk) sortu zuen Egan literatura aldizkaria 1948. urtean, eta ordutik ia etenik gabe argitaratu da. EAEren Buletinaren literatura gehigarri gisa jaio zen, eta urtean lau zenbaki kaleratzen hasi ziren, euskaraz eta gaztelaniaz.
1953. urtean hasi zen euskara hutsez argitaratzen, Antonio Arruek, Aingeru Irigaraik eta Koldo Mitxelenak aldizkariaren zuzendaritza hartu zutenean, eta harrezkero Egan euskara hutsezko aldizkaria da. 40ko hamarkadan elebidun sortu eta elebakartasunera aldatu zen euskal aldizkari bakarra izan zen.
Egitaraua:
9:00-9:15 Aurkezpena. EGANen sorrera eta bere testuingurua. Koro Segurola (EGANeko zuzendaria)
9:15-9:30 Euskal literatura 1950eko hamarkadan. Amaia Elizalde (EHUko irakaslea), Juan Luis Zabala (idazlea)
9:30-10:00 Iragan garaiak hobeak iruditzen zaizkigu beti. Euskal literatura aldizkariak 80etan. Mari Jose Olaziregi (EHUko irakaslea)
10:00-10:30 Erdigunearen ertzen bila. Kontsentsuak eta desakordioak XXI. mendeko euskal literaturan. Ibon Egaña (EHUko irakaslea)
10:30-11:00 Etena
11:00-13:00 Mahai-ingurua: Edurne Azkarate, Itxaro Borda, Harkaitz Cano eta Beñat Sarasola. Moderatzailea: Juan Luis Zabala

