Bihar 12:00etan irekiko da Donostia-Hondarribia mendi lasterketako izena emateko epea
Martxoaren 24ean egingo da Donostiatik Hondarribirainoko mendi lasterketa, Talaia bidea eta bi naturagune babestu, Ulia eta Jaizkibel mendiak, zeharkatzen dituena. Parte hartu nahi duenak, bihar, 12:00etan, izango du izena emateko aukera.
Martxoaren 24ean egingo da Donostiatik Hondarribirainoko mendi lasterketa, Talaia bidea eta bi naturagune babestu, Ulia eta Jaizkibel mendiak, zeharkatzen dituena. Parte hartu nahi duenak bihar, 12:00etan, izango du izena emateko aukera.
Aurtengoa zozketarik gabeko izen ematea izango da; izan ere, 12:00etan hasi eta momentuan bertan egingo da. “Plazak izen ematea irekitzen den unean egongo dira eskuragarri, eta, hauek amaitzerakoan, itxaron zerrenda irekiko da”, azaldu dute lasterketako antolatzaileek Fortuna Kirol Elkartearen webgunean.
Dokumentu berean zehaztu dutenez, azken urteetan “jende asko zozketan apuntatu eta, ondoren, ez zuen izen ematea burutzen”. Horrek lan handia sortzen zien eta 500 plaza bete gabe ere iritsi izan dira proba egunera.