Birunda gune autogestionatua arriskuan dagoela ohartarazi dute
Donostiako Okupazio Bulegoak ohartarazi duenez, kaleratze arriskuan dago Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatua. Azaldu dutenez, gunearen okupazioaren aurkako lehenengo epaiketa saioa izan dute gaur, eta kaleratzea hurrengo asteazkenera arte atzeratu dute, baina epaileak kautelazko kaleratzea eskatu du eta, beraz, “kaleratze arriskuan” dago Birunda: “Hemendik aurrera kaleratzea egitera etorri daitezke, aurretik notifikatu gabe!”. Horregatik, asanblada irekia antolatu dute gaur arratsalderako (19:00), eta gunean une oro norbait egoteko txandak antolatzen hasiko dira.
🚨🚨BIRUNDA DESALOJO ARRISKUAN🚨🚨! Gaur 19:00etan asanblada irekia!
— DonostialdekoOkupazioBulegoa (@DBulegoa) January 9, 2024
DESALOJORIK EZ! pic.twitter.com/ljUb912ATj
Urriaren bukaeran inauguratu zuten Birunda gune autogestionatua, Parte Zaharreko Abuztuak 31 kalean. Lehendik jatetxe bat izan zen, baina jabeak zituen zorrak zirela eta –hainbat lokal dituen enpresaria da jabea–, hutsik zegoen eta mugimendu autonomoetan ibilitako hainbat lagunek okupatu zuten. Horrela, zazpi printzipio politiko adostu zituzten kideek, eta horien baitan, espazioa erabilera definitu zuten: Transfeminismoa, antikapitalismoa, antiautoritarismoa, antiespezismoa, antifaxismoa, antirrazismoa eta internazionalismoa.