'Oppenheimer' filmak zabalduko du gaur Zinema eta Zientzia zikloa
Tabakaleran proiektatuko dute filma, 19:00etatik aurrera.
'Oppenheimer' filmeko irudi bat. Oppenheimer filmak inauguratuko du gaur, 19:00etan, Zinema eta Zientziaren zazpigarren zikloa. Gaurtik hasita martxora bitarte, Tabakaleran zinema eta zientziaren inguruko film, aurkezpen eta solasaldiak izango dira. Hamar film ikusi ahal izango dira orotara, eta hogei bat zientzialarik askotariko gaiak jorratuko dituzte zikloan zehar.
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin antolatu dute zikloa, eta haren helburua da kultura zinematografikoa eta zientifikoa zabaltzea. Gaur, hilak 11, Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) filma emango dute Tabakaleran. Pelikula horrek bonba atomikoaren sorreraren historia kontatzen du, bai eta aurkikuntza horrek eragin zituen dilemak ere. Filma Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta DIPCko presidenteak aurkeztuko du, zeinak ederki ezagutzen baitu Robert Oppenheimer fisikari estatubatuarraren biografia. Ekitaldi hau ospatzeko, Etxenike irakasleak hitzaldi bat eskainiko du proiekzioen aurretik (18:00etan) eta proiekzioak ohiko ordutegian izango dira (19:00etan).
Aurten, Oppenheimer filma gailendu Hollywoodeko Urrezko Globoetan: Robert Oppenheimer fisikaria, bonba atomikoaren asmatzailea, protagonista duen filmak drama onenaren, zuzendari onenaren (Nolan), dramako gizonezko aktore onenaren (Cillian Murphy), bigarren mailako gizonezko aktore onenaren (Robert Downey Jr) eta soinu banda onenaren (Ludwig Göransson) sariak eraman ditu.
Esteka honetan ikus dezakezue zikloko programazio osoa.

