Klik-klak

Soilik 50 zentimo, urte berria ondo hasteko

Armairu gutxi geratzen dira libre, zeren zu, beti bezala, berandu. «Lanetik ateratzean, zuzen-zuzenean joango naiz kiroldegira!», esanez hasi duzu goiza. Lanetik berandu irten, eta pintxo bat jan nahi zenuela, auzokidea agurtu nahi zenuela, eta beste aitzakiak medio, 20:30ak inguru zaude hemen, armairu gutxi horien aurrean, kiroldegia 21:00etan itxiko dutela jakitun.

Bonbilla piztu zaizu derrepentean, eta ezinbestean: «Eta kirola egin beharrean beste zerbaiterako erabiltzen baditut armairuak?».

Eta hasi zara bertan sartzen urte berri honetan erabili nahi ez dituzunak: sartu duzu zure ustezko nagusitasuna gauza on bat egiten duzun aldiro; sartu dituzu besteak epaitzeko duzun ohitura batere ez sanoa; sartu duzu ‘ni ez naiz arrazista, baina’ esateko joera; sartu dituzu lehendakarigai epelen promesak sinisteko tentaldiak; sartu dituzu zure ohitura burgesak eta klase ertain aspirazioak; sartu dituzu baita ere ertzain edo udaltzainen egun onak entzuteko desirak; eta sartu dituzu, behin betiko, eta sekula ez ateratzeko, Israel estatu legitimoa dela sinetsarazi nahi dizuten propaganda genozidak.

Armairuak balio dituen soilik 50 zentimoak ondo erabiliak, bai horixe!

HITZAkide HITZAkide