Urtarrilaren 20an hiriko zirkulazioa etengo dute goizean eta arratsaldean
San Sebastian egunean, hiriko zirkulazioa moztuko dute goizean haur danborrada dela eta, 10:30etatik 14:30etara. Arratsaldean, helduen danborradak direla eta, mozketa 16:30etik 20:30era izango da.
San Sebastian egunean, hiriko zirkulazioa moztuko dute ia egun osoan zehar. Goizean, haurren danborrada dela eta, 10:30etatik 14:30etara moztuko dituzte hiriko hainbat kale, eta beste batzuetan noranzkoak aldatuko dituzte. Arratsaldean, helduen danborradak direla eta, mozketa 16:30etik 20:30era izango da. Esteka honetan aldaketa guztien informazioa ikus dezakezue.
Hiriko edozein tokian aparkatzeko baimena dutenek hiriko beste edozein gunetan aparkatzeko aukera izango dute atzotik urtarrilaren 22ra arte, hurrengo asteko astelehenera arte, biak barne.
Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 19an eta 20an geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira garraio publikoan: Dbus, Lurraldebus eta Ekialdebus. Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20rako gauean eta Renfek tren gehiago jarriko ditu ordutegi bereziarekin.
Zerbitzuz kanpo egongo dira haur danborradaren ibilbidean eta arratsaldeko itxieran, taxi geltokiek eta lurpeko aparkalekuen sarrerek eta irteerek aldaketak izango dituzte.
Bermatuta egongo da beti sorospen etxerako sarbidea eta larrialdi ibilgailuen, osasun ibilgailuen eta mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuen joan-etorria.