Elena Arrieta omenduko du Kresalako danborradak
(Argazkia: Kresalako danborrada) Kresala elkarteko Helduen Danborradak, aurten Elena Arrieta Genua omenduko du, 25 urtez danborradan jotzen atera delako. Plaza Berrian egingo diote omenaldia, Iñigo Cabañas arkitektoak Kresala elkartearentzat berariaz diseinatutako Urrezko Suila ipiniz.
Kresala ezaguna da emakumeak diskriminatzeari utzi zion lehen elkartea izan zelako. 1980ko urtarrilaren 20an, “prozesu luze eta gogor baten ondoren” emakumezko 25 urketari atera ziren danborradan jotzen. Horrela, Kresalaren danborrada izan zen emakumea bere baitan berdintasun osoz sartu zuen lehena.
Goizeko zazpietan ateratzen da danborrada elkartetik bertatik, eta 10:30ean bukatu ohi dute.


