Danborradan Loiolako militarrekin ez jotzea erabaki du Txomiñeneko auzo elkarteak
Iaz sortu zen danborrada auzoan, Lanberri auzo elkarteak sortuta, eta beste geldialdien artean, Loiolako militarrekin, elkarrekin zubian jotzeko geldialdia egin zuten. Auzotarrek kontatu dutenez, “horrek auzoan tentsio handia sortu zuen” eta, Whatsapp taldeetan aurreko asteetan “tonu oso gogorreko eztabaidak” izan ziren. Azkenik, San Sebastian egunean pintada faxistak agertu ziren auzoan, svastikekin eta “Chomin es España” eta halakoak esanez.
Urak baretu eta zenbait hilabetetara, Lanberri auzo elkarteak bilera monografikoa egin zuen bere bazkideen artean, gaia lantzeko, eta ia aho batez erabaki zuten hemendik aurrera “militarrekin ez jotzea”. Horren berri emanez, komunikatu bat mugitu zuten bazkideen artean. Bertan, Lanberriko kideek salatu zutenez, sare sozialetan eta Whatsapp taldeetan irainak jasan behar izan zituztela, besteren artean. Erabaki hartan, Martuteneko kartzela parean ez jotzea erabaki zuten baita ere.
Nazka🤢🤮
— Naiara (@NAIARASAMPEDRO) January 21, 2023
Auzo lotsa esatea gutxi da….
Nora doa herri hau?
ALDE HEMENDIK!!
(Eta adi kartelera…abertzaleak tartean?)
Oleere io io!! pic.twitter.com/CpHAib2v8z