Danbor eta upel hotsak nonahi Amaran, Amara Berrin, Loiolako Erriberan eta Morlansen
Danbor eta upel hotsak auzo gehienetan entzuten ari dira gaurkoan, eta Amara, Amara Berri, Morlans eta Loiolako Erribera ez dira gutxiago izan. Hain zuzen ere, arratsaldean zehar konpainia ugari ibili dira auzo horietako kaleetan barrena, giro ederrean.
Besteak beste, Loiolako Erriberako Erriberatarrak danborrada, Amara Berriko Lagun Berriak, Amaratarra Txiki, Ikasbide eta El Sauce danborradak, Morlansko Morlanstarrak danborrada eta Amarako La Bodeguilla danborrada ibili dira arratsaldea girotzen, eta jarraian ikus ditzakezue konpainia horien irudiak.