Lehertu da festa! Gora Donostia!
Urte osoa zain egon ondoren, San Sebastian eguna lehertu da, eta ondo lehertu ere! Plaza Berria jendez lepo, dantza eta kanta artean igo du alkateak Donostiako Bandera udaletxe zaharreko mastara.
Urte osoa zain egon ondoren, San Sebastian eguna lehertu da, eta ondo lehertu ere! Plaza Berria jendez lepo, dantza eta kanta artean igo du alkateak Donostiako Bandera udaletxe zaharreko mastara.
Hotzari aurre eginez, ehunka lagun bildu dira Sarriegiren doinuen epelean, 24 orduko festari ongietorria ematera. Aurten, itxuraz behintzat, ez da inongo gorabeherarik sortu Gaztelubideko danbor joleekin. Hori bai, argazkilariek ezin izan dute oholtzan egon, eta pareko eraikinetik atera dituzte argazkiak.
Alkateak eta gainontzeko agintariak elkarrekin egon dira balkoian, eta denek nabarmendu dute giro ederra, eta gaua lasai joateko desioa. Donostiako banderaz gain, ohikoa den ikurrina egon da balkoian. Baina aurten, egoerak hala eskatuta, Palestinako bandera izan da ezkerreko balkoian. Plazan ere agertu dira hainbat plastikozko bandera, eta Palestinako genozidioa oroitzen zuten pankartak. Aldarrikapena ezabatzea helburu izan du Udaltzaingoak arratsaldean, baina ez du guztiz lortu, eta telebista guztietan ikusi da aldarrikapena.
Gatazkak gora behera, lasai igaro da bandera igoera ekitaldia. Eta orain bai, orain, dantzara eta festara!

