Begiristain Doktorearen espaloia konponduko dute
Begiristain Doktorearen pasealekuan espaloia berritu eta konponduko dute. Tokiko Gobernu Batzarrak proiektuaren kontratazio espedientea onartu du. Lizitazio aurrekontua 599.903 eurokoa da, eta lau hilabeteko epea du lizitazioa irabazten duen enpresak burutzeko.
Konpondu beharreko tartea, ospitaleetara igotzeko noranzkoan, GI-20 errepidea gainditzen duen zubibidearen eta Illunbera sartzeko hasieraren artekoa da. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, lehendik dagoen espaloia egonkortu eta berritu egingo dute.
Materiala, baldosa hidrauliko hexagonal zuria izango da eta Donostia modeloko hamar pastilla beltzeko, luzetarako eta zeharkako, bide bazterrak erabiliko dira. Eremua segurtasun baldintza egokiekin erabili ahal izateko, mikropilotezko –altzairuzko barra–pantaila bat egingo da, galtzadaren kanpoaldean jarrita. Azkenik, espaloiaren zoladura berrituko dute.