Herri Ametsa Talaia krosa eta mendi ibilaldia egingo dituzte igandean
Herri Ametsa Talaia lasterketa. Herri Ametsa ikastola Herri Ametsa ikastolako Talaia mendi krosaren, mendi ibilaldiaren eta kros txikiaren zazpigarren edizioa egingo dute urtarrilaren 28an, Ulia mendian zehar.
Kros txikiarekin emango zaio hasiera ekitaldiari 09:00etan, eta 30 haurrek hartuko dute parte. Ondoren, 3,7 kilometroko ibilaldiari ekingo diote 100 mendizalek familia eta lagun giroan. 15,3 kilometroko mendi kroseko 300 korrikalarien txanda 10:00etan izango da.
Azken irabazleak Amets Aranberri eta Oihana Zubillaga izan ziren. Aurten aldiz, Oihana Kortazar, Sarah Ugarte eta June Villarroelen dira faboritoak lehenengo postua lortzeko. Gizonezkoetan, aldiz, Amets Aranberri eta Hodei Lujanbio arituko dira txapela lortzeko lehian.
12:15tatik aurrera sari banaketa izango da eta ondoren, hamaiketako goxo batek elkartuko ditu korrikalari, mendizale zein ikusleak Herri Ametsa ikastolako frontoian.

