Igarotako bidearen kronologia bat

Bost pertsona artatu dituzte Errondo Gaineko etxebizitza bateko sutean kea arnastu ostean

Errondo_gaina Errondo Gaina. Mikel Elkoroberezibar

Bost pertsona artatu behar izan dituzte goizean Errondo Gaineko etxebizitza batean piztu den suteko kea arnastu ostean. Donostiako Suhiltzaileek azaldu dutenez, sutea Errondo Gaineko 40 zenbakidun eraikinean gertatu da, bi solairuko etxe batean. Sukaldean piztu da sua, 09:00ak baina pixka bat lehenago. Bost lagun horietako bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu duelako.

Suhiltzaileak iritsi direnerako sua itzaltzea lortu dute bizilagunek, baina suhiltzaileak bertan aritu dira lanean ordubetez, etxeko gelak behatzen eta aireztatzen. Egiaztatu ahal izan dutenez, suak ez du kalterik eragin egituran.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HITZAkide HITZAkide